Iรฑigo Satrustegi Andrรฉs
Berriki aritu dira Ainara Ieregi eta Sarai Robles Beratzen podcastaren โKolonoa janโ izeneko atalean gaur egungo erreferentzia kulturalez. Pickme-ez, weaponised incompece-ez eta beste. Harira etorri zaizkit hain eduki sakonik ez duten batzuk ere: mood edo LOL edo core. Eta bro. Bro-rekin ezin dut. Baina gazte guztiak horrela mintzo dira orain. Iruรฑean, Azkoitian, Sorian, Valdemoron eta Tennesseeko high school random batean.
Gauza da Ieregi eta Robles kontu kontari ibili zirela erreferentzia horiek gurean ze puntutaraino txertatu diren aztertzen, eta, zergatik ez, horien euskarazko baliokideak edo itzulpenak proposatzen.
Ez da lehen aldia izanen, hiperglobalizazioaren testuinguruan, kanpokoak geure egiteko saiakera egiten denik. Pentsatu nahi dut duela ez hainbeste, borondaterik onenarekin, euskaran gero eta toki handiagoa hartzen ari ziren guay eta flipante ordainekin berdin gertatuko zela. Hots, euskara kaleko hizkuntzaren estatusera eramateko asmoz, norbaitek emango zituela, demagun, sekulako eta zirraragarri. Ez dut sekula ahaztuko Merlรญ telesailaren euskarazko bikoizketan nola esan zuen batek โdamolatโ, โmolatuโ (gaztelerazko molar) aditzaren molde trinkoan: โniri horrek molatzen ditโ. Uf-uf-uf. โKonponbideโ horiek aitakeriatik eta bortxaketa linguistikotik asko dutela iruditu izan zait beti.
Dena delakoagatik sasi-egokitzapen horiek ez dute funtzionatu. Dena delakoagatik, eta, zorionez, cantidubi eta quรฉ pasa tron ja ez dira cool. Cringe-a ematen dute (cool-ek ere bai). Eta jada ez dugu horietako batzuen ordainik asmatu beharrik. Moda kontuak. Baina korapilo handi bat dugu aurrean.
Batetik dago euskaldunon seta hori dena euskaraz edukitzekoa. Bai, gutxitzen gaituzte, eta ez gara beste hizkuntzen arrisku maila berean. Baina ez dut imajinatzen Espainiako bi gazteren podcastik non random, chilling edo pickme terminoen itzulpenak proposatzen dituzten, eta proposatzen badituzte ere, ez dute hizkuntzan txertatzeko asmoz egiten. Esan nahi dut: zer behar dugu horiek euskarara itzultzeko? Iruรฑeko, Azkoitiko, Soriako eta Valdemoroko erdaldunek, desdeluego, batere ez.
Eta bestetik dugu adin batetik beherakoei ematen diegun agentzia faltsua: sarri entzun izan dugu gazteek beraien artean aritzeko kodeak sortzen dituztela. Asko esatea da hori. Ez, gazteek ez dute hizkuntzarik asmatzen: kopiatu egiten dute.
Nire belaunaldiak Espainiako kateetako serieetatik edan zuen, baina bagenituen Betizuko arratsaldeak marrazki bizidunez beteak kontrapisua egiteko. Gaurko gazteek Twitch eta Tiktok dituzte iturri kasik bakarrak. Ibai Llanos, Llados edo Plex. Zeren ez dut uste euskarazko โeduki sortzaileโ-en maila ikusita hauek direnik haien erreferentzia nagusi. Eta EITBren euskararekiko noraeza ikusirikโฆ Iruรฑeko, Azpeitiko, Soriako eta Valdemoroko gazteek Rubius eta TheGrefg kontsumitzen dituzte, eta, beraz, haiek kopiatuta mintzo dira.
Laburrean, hurrengoan zure semeak esaten badizu six–seven, ez haserretu harekin. Ez da bera. Nerabe inozo bat baino ez da eta ez daki makarroiak tomatearekin besterik jaten. Haserretu zaitez haserretu behar duzunarekin: Elon Musk, Trump edo sareak kontrolatzen dituztenekin, kapitalistekin, EITBko zuzendariekinโฆ Baina, batez ere, ez iezaiozu esan โsei-zazpiโ euskara garbian. Transmisioaren katean zubi guztiak apurtzen ariko baitzara bestela.




